“Casa Aramendia” 2015eko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Gipuzkoako Bazkundeak 2015eko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa izendatu gaitu gure kudeaketa egokiagatik eta ingurunearekin daukagun konpromisoarengatik. Gure enpresan ezarritako teknologiak eta dendetan dugun irudi bateratua ere aintzat hartu dituzte hautaketa honetan.

premio-aramendia

Premios_CG_2015_164Saria Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXIII. edizioan jaso dugu, bertan probintzi osoko merkatariak izan dira eta baita Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusia eta Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea. Sari banaketa ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Dinamizaziorako Bulegoen laguntza izan du.
Gure enpresa aurrera jarraitzeko ahaleginak egin dituen enpresa bezala definitu dute, denda batekin hasi eta orain enpresa hamar dendek osatzen dutela azpimarratuz. Horrekin batera gure historia gogorarazi dute: Errenteriako dendak ateak 2000.urtean ireki zituela aipatu dute, baina gure jatorria Nafarroan dagoela argitu dute, gure sendiak, Aramendia sendiak Zangotzan 1898 urtetik duen gozotegian hain zuzen.

Premios_CG_2015_160Errenteriako dendaren kontakizunarekin jarraituz, zortzi urtetan merkatu kuota irabazten joan ginela aipatu dute baina ondoren beste negozio askorekin gertatu zen bezala guk ere krisiaren eraginak pairatu genituela esan dute. Dakizuen moduan urte zail batzuen ondoren negozio modelu aldatzea erabaki nuen eta 2013. urtean Rich katearen itxieran negozio aukera bat ikusi nuen eta negozioa dibertsifikatzea erabaki nuen kate honek Donostian utzitako 9 lokalak nereganatuz. Horrela, hamar urtetan Errenteriako 3 langileen negozioa gaur egun 33 langile dituen gozotegi kate batean bihurtu da.
Talde bat gara, berrikuntzagatik, ikerketagatik eta negozioa zabaltzeko ahaleginarengatik apustu egin duen talde bat. Gure  munduan ekintzaileak, gure gremioan berritzaileak eta gertuko merkataritzaren sutsuak gara.

ZORIONAK guztioi… sari hau ere zuena delako, gurera delako, gu guztion saria, zuek gabe hau ezinezko izango zelako… Eskerrik asko!!! Bihotz bihotzez.

Camara_Gipuzkoa_04

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com