Casa Aramendia

Casa Aramendiaren jatorria nafarroako Zangotza herrian aurki dezakegu. Benito Aramendia buru zuela, 1898 urtetik gogor lan egin behar izan du familiak aurrera ateratzeko. Kandelagile familia bat zen eta garaiko kandelagile askok bezala, gozotegi bat zuten bigarren ogibide bezala argizaria lortzeko zituzte erlauntzetatik, ezti mordoa lortzen baitzuten. Gozogintzatik karameluetara pasa ziren eta honekin, Zaragozatik Euskadi guztira saltzeko produkzioa izatera iritsi ziren.historia

Karamelu industria handiak azaldu zirenean, karamelu fabrika txikiek aktibitatea aldatu behar izan zuten bizirauteko eta Casa Aramendiaren kasuan pasteleria aukeratu zuten.

Gaur egun, Casa Aramendiak bertam jarraitzen du, Zangotzako kale nagusiko 40.ean. Bertan, Juan Pedro Aramendiak eta Ana Landak jo eta ke lan egiten jarraitzen dute familiaren ondarea mantentzeko.

Javi Aramendia familiako laugarren belaunaldia da. 2000. urtean Errenteriako betiko mendarte pasteleria hartu, eraldatu eta Casa Aramendia zabaldu zuen. Krisiaren eraginez jasandako urte gogor batzuren ondoren, negozio eredu aldaketa bat eman eta 2013. urtean gaur egun dituen 10 lokalen kargu egin zen, gipuzkoako gozo hoberenak eskeiniz

Lokal horietako bat gozogintza kreatiboan dagoespezializatua, beste bat txokolategintzan eta gainera, beste hirugarren batean, formakuntza eskaintzen da eta urtetan ikasitako ezagutza jendeari erakusten zaio.

Gaur egun obradorea Errenteriako lokalaren atzeko aldean aurkitzen da eta bertatik bidaltzen da gainontzeko dendetara, eguneroko produkzioa.

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com