Gurutze gorria eta Aramendiaren arteko elkarlana

Duela aste gutxi batzuk twitterreko txio batek asko poztu gintuen.

Mencion de cruz roja en twitter

 

2014. urtean gipuzkoako gurutze gorriarekin elkarlanerako akordio bat egin eta  etxerik gabeko pertsonei eskaintzen dieten gosarietan laguntzea erabaki genuen. Astero astero opilak ematen dizkiegu beraiek banatu ditzaten. Asko poztu gaitu 2014. urtean 11.000 gosari eman direla jakiteak.

2015. urtean ere proiektu honekin jarraitu dugu eta beharra duten guztiei iristea espero dugu.

, , , ,

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com