Javi Aramendia

 

Artisaua, ekintzailea, gozogintzan berritzailea eta hurbileko merkataritzaren jarraitzaile sutsua.

Javi Aramendiak ume garaitik igaro izan ditu udarak familiak duen gozotegian, bertan izan zuen pastelgintzarekin lehenengo kontaktua eta baita bokazioa piztu ere

1989. urtean, Santos Campanok zuzendutako eta José Sierra irakasle zuela, Madrilgo Pastelgintzako Enpresarien Ekarteko Eskolan bere ikasketak hasi zituen.

Javi Aramendia con 13 años, su primer bizcocho de campeonato. ( el día de su cumpleaños )

!990-1993 Madriletik Bartzelonara joan zen bere ikasketak jarraitzera. Bertan, Bartzelonako Pastelgintzako Elkarteak duen goi mailako eskolan hiru urte eman zituen, artisau ospetsu askoren eskutik ikasiz.

Bere ikasketak beste zenbait ikastaro monografikorekin osatu zituen eta aldi berean pastel dendaezagun ezberdinetan izan zen aprendiz bezala, hala nola, Madrilgo Pastelería Valle de Olid eta Pastelería González-en edo Vilafranca del Penedeseko Pastelería Galí-n

Bere ikasketak bukatu aurretik eta aprendiz eta laguntzaile bezala lan egin ondoren, hiru urteko egonaldia egin zuen pastelgile ofizial bezala Bartzelonako Pastelería Comas-en. !993. urtean produkzio arduradun bezala aritu zen Sant Cugat del Vallès eko Pastelería Tony Maestre Patisser- en, honen irekieran parte hartu zuen, makinaria eta produktuen aukeraketan lagunduz.

 

Juan Nales Pedro Subijana Javier Aramndia
 

Ondoren, Venezuela, Ecuador eta Colombiara bidaiatu zuen, bertako lehengaiak sakonki ezagutzeko asmoz. Eta bonboigintzan eta espezialidade frantsesak ikasi asmoz, Frantziako Patisserie Lalane de Habas-en egonaldi bat egin zuen.

Donostiako Geltoki Pastel dendan hostore masaren arduradun bezela lan egin zuen, aldi berean, Pedro Subijanaren gidaritzapean, goi mailako euskal sukaldaritzan postre eta platerreratze espezialitatea egin zuen eta bertan, izozki, saltsa, kurruskatsu eta osagarrietam zeuzkan ezagutzak sakondu zituen.

1995. urtean Bartzelonako Hotel Arts, Ritz-Carlton Company of Spain- egonaldi bat egin zuen, jatetxeko pastelgintzan lan eginez eta maila altuko oturuntzetarako postreak prestatuz.

95etik 2000. urtera, Donostiako Labeak Pastel dendan lan egin zuen, banakako pastelak, bonboiak, tartak, moussak eta te pastak eginez, sektoreko teknologia onenaz esperimentuak eginez.

 

Claustro de profesores de la escuela de pastelería del gremio de Barcelona. ( año 1994 )

2000. urteko urriak 4 ean, goizeko 8ak puntuan zirela, Javi Aramendia buru, Errenteriako Casa Aramendiak bere ateak ireki zituen kalitate altueneko artisau produktu aukera handiarekin.

Javi Aramendiak, lanean egon arren, bere formakuntzarekin aurrera jarraitu du urte hauetan guztietan, kalitate hobereneko produktuak eskaintzeko intentzioarekin. Espezialitate ezberdinetako ikastaro profesional ugari burutu ditu.

Chocolate Academik ekainitako goi mailako artisau izozkigintzan ikastaroa egin zuen , Xabier Barrigak eskainita, opilgintza arroturiko ikastaroa eta baita txokolategintza eta bonboigintza frantseseko hainbat ikastaro ere, horien artean, Baionako Lanbide Unibertsitean egindakoa.

 

Señor Sierra Javier Aramendia
 

Aldi berean, enpresa gestiorako formakuntza ere jaso du EFQM modeloan oinarrituriko finantza, bezero orientazio, kalitate eta pertsonen gestiorako ezagutzak ikasiz.

 

!994. urtetik aurrera, pastelgile lana irekasle lanarekin partekatu du zenbait zentru eta entitatetan bere ezagutzak elkarbanatuz. Gaur egun, beste zenbait zentrurentzat lan egiteaz gain, beste pastelgile batzurekin batera ikastaroak ematen ditu Aramendia Formacionen.

 

Telethom en Francia

Ekintzaile bezela duen esperientzia medio, zenbait entitatek, etorkizuneko ekintzaile eta profesionalekin bere bizipenak elkarbanatzea eskatzen diote. Enpresan bertan emandako modelo aldaketaren ondoren, modelo aukeraketan norberaren puntu positibo eta negatiboen ezagutzak duen garrantzia azaltzen du berak bizitakoa azalduz.

Garapen profesionala hazkunde pertsonalera oso lotua dagoela esan beharra dago. Javiren Espiritua ,TPA (TU PUEDES HACERLO) espiritua da.

 

Desde muy pequeño le gusto mandar
 

Urte guzti hauetan DULCYPAS, SABER Y SABOR eta ARTE HELADERO bezalako aldizkariekin elkarlanean aritu da, argazkiak eta postreak argitaratuz.

Azken urte hauetan, Pariseko eta Bartzelonako zenbait pastel dendetara bisita profesionalak egin ditu ezagutzak zabaltzeko asmoz, hala nola,  Pierre HerméLa Pâtisserie des Rêves par Philippe ConticiniDalloyauPastelería BubóCacao Sampaka 

javi@casa-aramendia.com

tel: 656748391

 

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com