Produktuak

Hauek dira gaur egun Casa Aramendiaren produktuen artean aurkitu ditzakegun berezitasunak:

Pasteletxoak

pastelitos

Aramendia Etxeko berezitasunen artean pastel txikiek lehentasuneko lekua hartzen dute. Ia hogeita hamar barietate ezberdin, hasi betiko petit choux-arekin eta segi hostoreekin, mousseak, tartatetak…. Guztiak ondo zainduak, maiz aldatuak, guregana etortzen zaretenean ez aspertzeko. Egunero sorpresa bat izan nahi dugu zuretzat.

Tartak

Opilak eta Hostoreak

Hostoreak:
Gure hostore berezitasunen artean 9 produktu ezberdin ditugu hautatzeko, eta urtean zehar eta jendearen eskaeraren arabera aldatu egiten ditugu. Horrela, Aramendia Etxea beti eboluzioan ari den gozotegia da. Hauek azpimarratu nahi ditugu: Txokolatezko palmerak, hostorezko palmerak, almendrazko otxoak, txokolate eta kremadun kainak, Fruitu lehorren sareak, Fideo finezko perrak, razio bakarreko ohiko pantxinetak, Nafarroako koroatxoak, Sagar pastelak, Kremazko zapiak.

Opilak:
ogiaren ondoren, Opilak Aramendia Etxean gehien saltzen den gaia dira, aukera izugarria dugu, eta kalitatea aparta da, eta industriako opilak baina sos gutxi batzuk gehiagorengatik. Hori da gure arrakastaren gakoa. Eguneko opilak, %100gurina, errezeta berezituak, eta askok nahi luketen aukera. Croissant-ak, Croissant ertainak, Croissant txikiak, Urdaiazpiko eta gazta Croissant-a, Txokolate Croissant-a, Fruta-karakolak, Kremazko raketak, Txokolatezko pinkak, Kremazko napolitanak, , Mahaspasa briox-a, Txokolate dobleko briox-a, Azukrerik gabeko opilak, Suitzarrak, Esneopila, Kristinak, Media noche-ak, Suitzar txikiak, Kristina txikiak, Piratak, Entsaimadak, Donutsak txokolatekin edo gabe, eta razio

Pastak

¿Eta gure pastei buruz zer esango dugu?

robatu itzazu, horixe besterik ez. Errepikatu egingo duzu. %100 gurina, ( benetakoa ). Neuk ere ez dut gogogan zenbat mota ditugun. Bigunak, gogorxeagoak, jan errazak, txokolatearekin, gingarekin, gabe, txuriak eta beltzak, jateko domino fitxak, mantekatuak, polboroiak…

Denak oso gozoak”, diote gure bezeroek. Mila esker.

100 urte baino gehiagoko armairu batean jartzen ditugu erakustokian, Hernaniko Iturmendi baserriko altzaria, Agirre-Oyarzabal familiarena. 2001 urte arte maindireak gordetzeko erabili aizan da, eta guk 2002 urtean zaharberritu egin genuen, pastak erakusteko erabiltzeko. Amona Karmeni lerro pare bat eman nahi nizkioke, armairu hori, beretzat arrunta eta niretzat bitxia, hartzen utzi zidalako. Mila Esker.

Okindegia

Ura, irina, gatza eta legamia. Horixe da ogia, inoiz ez da lortu hain gauza gutxirekin hainbeste produktu ezberdin egitea. Bagget-a, barra kataluniarra, barra luzea, integrala, laboreak, zekalea, fibra, sobao ogia, zopakoa, eta txapata.

Hori da nire gogokoena. Ur-ogia ere deitu izan zaio, ogi hori egiteko prozesuak ur gehiegiko ogia ematen baitu, eta horrexegatik lantzeko oso zaila, baina oso gozoa dudarik gabe.

Eguberria

Gozogintzaren munduaren barnean gabonak dira urteko garairik onena.
Dena familian ospatzen dugu eta mahaian inoiz ez da gozorik falta izaten.

Aramendia etxeak abenduaren hasieran ekingo dio gabonetako denboraldiari: mazapantxoak, aingirak, polboroiak, turroi txikiak , turroi trufatuak eta ohikoak. Pistatxoa eta laranja, mangoa pasio-frutarekin eta txokolatearekin, Cadizeko ohiko turroia, kafe trufatua, koñaka aranekin, txokolatea eta laranja, guk egindako suchar motako turroia (izugarri ona), gorringo txigortua (jakina), mazapana Macadamiako intxaurrekin eta txokolatea eta turroietan gure berezitasunak direnak: ohiko Xixona eta Alacant turroiak. tableta txikiak, kaxa polit batean hutsean ontziratua.

Gero eta gehiago egiten ditugu aingira mazapanak, gure bezero nagusien artean oso onartuak. Berezitasun gehiago: txokolatezko txirbilak laranjarekin, fruta antzigartua, marroi glaçe, eta gure pinazi-oreak, lehengai onenak erabili eta mimoz egindakoak.

Opilak

Nolako eguna txikientzako!

Apirilaren 25a, San Marko eguna, egunik garrantzitsuenetariko bat da herrian txikientzako. Egun horretan amabitxi bakoitzak opila oparitzen dio semebitxiari edo alababitxiari, ezkongai dagoen bitartean.

Errenteria aldean oso sustraitutako ohitura da. Mermeladarekin ohiko opilak egiten ditugu, txokolatezkoak mugurdi eta moka apur batekin. Arrautza guztiak txokolatezkoak dira, eta nahi izanez gero, haurrentzako apaingarriekin. Gutizia da, falta ezin dena.

Bonboiak

Gure bonboiak geuk egindakoak dira, diseinu molde esklusiboetan, fabrikatzaileak zuzenean inportatutakoak.

Frantzian nire prestakuntza aldian aukera izan nuen ospe handiko bonboigile batekin lan egiteko. Ez nuen aukera hura galdu zuei bonboirik onena eskaintzeko, txokolate belgikarrarekin eta barren koipetsuekin, jateko errazak..

Ez utzi probatu gabe, aukera handia daukagu eta.

Domi Santorea

Egutegian jairik ez da falta.

Santu guztien egunean produktu kutuna daukagu Aramendia Etxean: haize kruxpeta, kremazkoa zein esnegainezkoa, eta jaia baino aste batzuk lehenago saltzen dugu.

Santu-hezurrak ez dira atzean gelditzen. Xamur-xamurrak egiten ditugu, mamitsuak eta lau zapore ezberdinetakoak: mika, txokolate, esnegain eta gorringo. Gainerako gozotegietan ez duten elaborazio sistema oso desberdina dugu. Horregatik, produktu arinagoa eta jateko errazagoa lortzen dugu

Madalenak

Herriaaaaaaaaaaan jaiak.

Mundu guztia gozatzen, eta gu, ordea, lan egiten.
Egunean ia 24 orduetan irekita dugu, gauez izozkiak, opil egin berriak ordu txikitan parrandan daudenentzako, eta egunez ohiko salmenta.
Egun gogorrak dira, abuztuan espero dugun barealdiaren ataria.

Kafe eta teak

Aramendia etxean lortu dugu kafea elaboratzeko sistema, oso esklusiboa.

Eskualdeko txigortuegietan egindako ikerketa zehatz baten emaitza izan da. Lehengai ezin hobea lortu dugu, eliteko makinaria eta aukera handiko baxera. Horiek dira gure kafearen sekretuak:gozoa, txigortu berria eta berehala ehoa.

Balia itzazu gure kafe bonuak, irabazten aterako zara eta dirutza aurreztuko duzu.

Infusio naturaletan ere badugu aukera handia : kamamila( naturala, jakina), anisa, ezki-lorea, te berdea, menda, basa-fruituak, erregaliza, rooiboak, nahasketa ingeleseko tea, te gorria eta earl grey tea. Teontzi ederretan zerbitzatuak, eta instrukzio zehatzekin zure infusioa ongi har dezazun.

Izozkiak

Gozatu urte osoan izozki onenekin. Denetik dugu.

 

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com