"Euskal Pastel Onena"
Gure obradorean egunero egina. Primerako gurin eta irinez egindako masa hautsia, gure pastel-krema nahastezinaz betea eta labera! Hedabide batzuk dagoeneko etorri dira gure Euskal Pastela probatzera:
“Guztiz artisua! Oso ona!” Dastatzen dutenen artean gehien errepikatzen den balorazioa da. Tradizioa eta zaporea mokadu bakar batean. Ezin duzu galdu…
Partekatu zure esperientzia TripAdvisor edo Google-en. Eskerrik asko!
Pasio bat, milaka esperientzia
Gure obradorea, Aramendiaren bihotza
Guztia 27. poligonoan dugun lantegian hasten da. Han, gure gozogile-taldeak bizitza ematen die egunero gure gozo guztiak egiteko erabiltzen ditugun lehengaiei.
Kalitate handiko irina eta gurina, arrautza, azukrea, ura, kakaoa, fruta eta mimo handiko artisau-lana (ikonoetan azaltzen dizugun bezala).
Obradoretik gure gozotegietara
Behin labetik irtenda, eta kalea zapaldu baino lehen, gure gozotegietan banatzen dira gure elaborazioak egunero (mapan beherago aurki ditzakezu).
Arrazoi guzti hauengatik, Aramendia Pasteleria 2024ko gozotegi onenetakoa izendatu dute. Hitz ematen dizugu: Bisita gaitzazu, asko gozatuko duzu!
Zugandik gertu
Granitos de harina solidarios – 2024
Bertako musika, umorea, pintxoak, Donostiako bista onenak eta Aramendia Pasteleriako mokaduak. Gipuzkoako onena bildu dugu ahalik eta diru gehien biltzeko bularreko minbiziaren aurkako ikerketaren alde.
Horregatik, ‘Granitos de harina solidarioaren’ lehen edizio honek honako hauen ezinbesteko laguntza du:
- Katxalin, dohaintzen ehuneko ehuna jasoko duen erakundea.
- BioGipuzkoa eta bularreko minbiziaren aurkako ikerketa zientifikoko taldea. Hemen bilduko da lortutako diru guztia.
Ekitaldia guztiz arrakastatsua izan zen! Aquariumaren, Bengoaren eta emanaldi hauen laguntzarekin:
- Oscar Terol
- Esti Markez
- Amateur
- Nøgen
Eskerrik asko egun zoragarri honengatik!
Talde bat, pasio bera
Roskoner@, Gabonetako roskoaren pregoilariak
Badakigu Aramendia Pastelgintzako Gabonetako Rosko poz asko ematen dituela, baina berezienak honako hauek dira: Rosconero-ak denboraldiko lehen Rosco-a gure krema edo esnegain goxoarekin betetzeko pribilegioa du. Gainera, entitate bat izendatuko du, eta harekin oso harreman berezia izango dugu:
- 2023/2023: Óscar Terol – Mundo Nuevo
- 2022/2023: Yoana Figueras (@enmisstrece) – ATECE Gipuzkoa
- 2021/2022: Sonakay – Gautena Elkartea
- 2020/2021: Sisters & The City – Beroa Elkartea
- 2019/2020: Ibon Martin – Aspanogi Elkartea
- 2018/2019: Laura Chamorro – Katxalin Elkartea
Gure irin-alea
Gipuzkoan jaiotako gozotegi bat gara, gure inguruko familiekin ospatzeko ilusioa partekatzeko asmoarekin:
- Donut Solidario Katxalin: Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta (urriaren 19a), salgai jartzen dugu Donut berezi eta goxo hau, Ruby kakaoaren estaldura arrosa duena. Kolore eta zapore harrigarri bezain naturala duen txokolatea da. Bilketaren zati bat Katxalin Elkarteari ematen diogu.
- Donostia Arraun Lagunak: Proiektu batek kirola, gu, pasioa eta esfortzua batzen dituenean, gure gozogintzako krema-bihotzera iristen da;) Horregatik, talde berdinean egiten dugu arraun. A ze ilusioa zuekin erronkak eta ilusioak partekatzea!
- Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa: Kirola, tradizioa eta Gipuzkoa. Aramendia Pasteleriian inoiz falta ez diren hiru osagai. Horregatik jartzen dugu, ilusio handiz, gure irin-aletxoa 🙂