Aramendia Txokolate

Azukrea eta kakao hazien eratorriak nahastuta lortzen da txokolatea. Oinarrizko konbinazio honi beste produktu batzuk gehituz edo gehitu gabe (esnea, fruitu lehorrak, etab), txokolate mota ezberdinak ekoizten dira.

Casa Aramendian, produktu honen zale handiak garenez, honen forma eta zaporeekin jolastuz, txokolatezko produktu aukera handi bat edukitzearen aldeko apustua egin dugu. Honegatik soilik txokolatera zuzendutako denda bat daukagu.

Casa Aramendiako bonboi eta turroiak

Casa Aramendiako bonboi eta turroiak

Jaki goxo honen maisu den Javi Aramendiak, jardunaldiaren zati handi bat hau lantzeko modu berrien ikerketan inbertitzen du.

Bertako merkataritzaren defendatzaileak gara eta ahal dugun neurrian, gertuko produktuak erabiltzen saiatzen gara gure produktuak ekoizteko. Horren adibide garbi dira, sei hilabeteko ikerketaren ondoren, merkaturatu ditugun sagardoarekin eta Ezpeleteko piperrekin egindako bonboiak.

Sagordo bonboiak

Sagardo bonboiak

Produktu berritzaile, desberdin, dibertigarri eta kalitatezkoak eskaini nahi ditugu, horregatik, gozatu araziko zaituzteten bonboi, txokolate, turroi eta beste hainbat gauzetan lan egiten jarraituko dugu.

Azken sormenak ezagutu nahi baldin badituzu, gerturatu donostiako alde zaharreko narrika 22 ra eta probatu

Ez geratu probatu gabe!!!

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com