ETBko Gu ta gutarrak programan egon gara erroskoiak nola egiten diren irakasten. Oso gustura ibili gara! GORA GU TA GUTARRAK
Egilearen Fitxategia | aramendia
“Casa Aramendia” 2015eko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa
Gipuzkoako Bazkundeak 2015eko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa izendatu gaitu gure kudeaketa egokiagatik eta ingurunearekin daukagun konpromisoarengatik. Gure enpresan ezarritako teknologiak eta dendetan dugun irudi bateratua ere aintzat hartu dituzte hautaketa honetan. Saria Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXIII. edizioan jaso dugu, bertan probintzi osoko merkatariak izan dira eta baita Markel Olano, Gipuzkoako Aldun […]

Gurutze gorria eta Aramendiaren arteko elkarlana
Duela aste gutxi batzuk twitterreko txio batek asko poztu gintuen. 2014. urtean gipuzkoako gurutze gorriarekin elkarlanerako akordio bat egin eta etxerik gabeko pertsonei eskaintzen dieten gosarietan laguntzea erabaki genuen. Astero astero opilak ematen dizkiegu beraiek banatu ditzaten. Asko poztu gaitu 2014. urtean 11.000 gosari eman direla jakiteak. 2015. urtean ere proiektu honekin jarraitu dugu […]