Badatoz “San Blasak” Antxon Aguirre Sorondoren eskutik

Aramendia_Torta_San_Blas_entrada

San Blas Armeniako Sebaste herriko obispoa izan zen IV. mende hasieran eta martirizatua IV. Mende hasieran Diocleciano erromatar enperadorearen agindupean. Berorren eguna otsailaren 3an ospatzen dugu.

Ile-kardari, harri-jotzaile eta igeltseroen patroia da. Erregu egiten zaio haizetzar, otso eta zintzurreko minetatik babesteko.

Jaiegun hori ospatzeko sinestunek tenpluetara ogiak lokarriz inguratuta eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, ogi gehiena familian jaten zen, baina zatitxoren bat gordetzen zen abereei emateko, eta, lokarria edo zintza, berriz, lepoan inguratzen zen zintzurreko minak ez atakatzeko (batzuek hileetan eramaten zuten, beste batzuk bederatzi egunez edo bederatziurrena pasa arte).

Era berean, ura, janariak eta granoak bedeinkatzen ziren. Gero, ura sendiei eta etxe-abereri ematen zitzaien edateko eta pittin bat gordetzen landak bedeinkatzeko eta logelatako ontzietara botatzeko.

Ogia eguneroko janari bihurtu zenean (aurreko mende-amaiera aldera) ogia urina, eztia edo arrautzekin osatuta eramaten hasi ziren. Hor ditugu, esaterako, erroskilak, “sobatu“, Goiherrin irindutako piper beltza zuten ogiak, “piper-opillak”deiturikoak eramaten ziren. Edo ohiko “sanblasak“: bizkotxo-pastelak, arrautza zuringo eta azukrez hornituta eginak, eta azken aldera, sainduaren izena txokolatez apainduta dutela eramaten dira.

Kontuak horrela, ikusten denez, zintzurrean arantza bat sartuta zeukan eta hilzorian zegoen haurra sendatu zuelako da San Blas otorrinolaringologoen patroia eta zintzurreko minen aurkako babeslea. Izan ere, horrelaxe dio gaztelerez lehengo esaera zahar honek: “Dice San Blas a la espina: vete de la garganta, o sube o baja”. Era berean, zintzurrean trabaren bat gelditu eta hura botatzeko bizkarrean kolpetxoak ematen diren bitartean esaten denak: “San Blas, adelante o atrás”

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com