Domu Santuko gozoak

Aramendian duela aste pare bat hasi ginen artisau eran egindako gozo hauek saltzen. Sarrera honetan, gure dendetan daztatu ditzakezuen Domu Santuko gozo hauen jatorria azalduko dizuegu laburki.

rellenando buñuelos aramendia

Rellenando buñuelos en Aramendia

Haize kauserak, irin, gantz eta arraultzez osatutako bolatxo frijitu batzuk dira eta garai batean hutsak jaten baziren ere, gaur egun kremaz, txokolatez edo chantilliz beteak aurki ditzakegu.

Gozo honen jatorria, juduek X.medetik aurrera Janucá ospatzeko egin ohi duten bimuelos izeneko hirinezko bolatxo frijitu batzuetan aurki dezakegu. Janucá eta Domu Santuaren gertutasunak egin zuen posible gozo honen kristautzea.

huesos de santo aramendia

Huesos de Santo Aramendia

Domu Santuan oso ezagunak diren beste gozo batzuk santu-hezurrak dira, hauek, kauserekin batera garai honetako gozo aipagarrienak dira.

Kanpokaldea mazapanez egina izan ohi da. Gorringo gozoz bete izan dira santu-hezurrak, baina gaur egun txokolate, aran, koko, aingeru-adats eta abarrez beteak aurki ditzakegu.

huesos de santo aramendia 2

Huesos de Santo Aramendia

Mazapanaren erabilera andalusí garaitik datorren arren, gozo honek jatorria XVII. mendean du. Posible da Madrilen sortutako gozoa izatea (Francisco Martínez Montiñok, 1611. urtean idatzitako El Arte de Cocina liburuan erreferentzia egiten zaio). Domu Santua ospatzeko egin ohi dira batez ere, almendra bilketa garaiarekin bat eginez.

Iturria: wikipedia

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com