Lekuz aldatu gara!!!

Errenteriko Biteri kaleko obradorea txikia geratu zaigu. Urte politak izan dira bertako dendaren atzekaldean igaro ditugunak, baina Donostiako eta Errenteriko pastel denda guztiak kalitate onenaz honitu ahal izateko, poligono 27ko lantegi handiago batetara joan behar izan dugu.

Aldaketa honek eragin positiboa izango du gure produktuetan, betiko moduan lan egiten jarraituko dugu, productuak eskuz eginez, kalitate oneneko osagaiekin, gertutasunez eta gure egiteko eran.

Cortando la masa para los croissanes

Lantegi berriak duen espazio estrak, ikerketa gehiago egitea baimenduko digu eta baita teknika berriak erabiltzea ere, gaur egun arte leku gabeziak zenbait tekniken erabilera oztopatu baitu. Honen guztiaren emaitza,  benetan gozatuko dituzuen produktu berrien eskaitza izango da.

Dando forma a los croissanes

Gauzak hobeto egiten laguntzen dizkiguten ekarpenak eskertu nahi dizkizuegu. Zuek guztiek hobearazten gaituzue eta zuek gabe,munduko obradore onena izanda ere, ezingo genuke hazi.Mila esker!!!

Casa Aramendia Biteri, 10 - PK 20100 Errenteria - Gipuzkoa Tel:  943 522 637 Mug: 656 74 83 91 E-postainfo@casa-aramendia.com